Nor garen

Cluster de la energía

ACLIMAn (Euskadiko Ingurumen Industrien Cluster Elkartea) eta Energiaren Clusterrean (Euskadiko Energiaren Cluster Elkartea) antolatuta gauden 94 enpresa eta erakundeko taldea gara.

Ekoindustriaren eta Energiaren euskal sektoreetan diharduten enpresen % 80a biltzen dugu, fakturazioaren eta enpleguaren arabera.

Nazioarteko inplantazio eta bokazioa duten enpresa eta erakunde teknologikoak gara, balio-katean zehar abangoardiako konponbide lehiakorrak eta integralak sortzeko lan egiten dugunak

Gehiago jakiteko:
www.aclima.net
www.clusterenergia.com

Egiten duguna

Ingurumenaren eta energiaren alorretan Cleantech konponbideak eskaintzen dizkiegu estatuko eta nazioarteko merkatuei, jarduera-sektore guztietan bizimodu jasangarria izaten laguntzeko. Hauetan, hain zuzen: lehen-sektorea, industria, etxebizitza, garraioa, erakunde publikoak eta zerbitzuak.

I+G+B, aholkularitza, ingeniaritza, ekipo-ondasunak, sistemak, ekimenen eraikuntza eta ustiaketa eta mota guztietako zerbitzu teknologikoak dira gure alorrak.

Non gauden

Euskal Herrian gaude, Europa hegoaldeko itsas bazterreko eskualdean, eta hemendik mundura proiektatzen da gure lana, gure ekimenari eta oso baldintza geografiko, ekonomiko, kultural, logistiko eta soziopolitiko onuragarriei esker.

image
Euskal Herria, labur azalduta

Identitate-zeinuak.
Kemen historiko, kultural eta ekonomiko handiko herrialdea gara, erkidego-sentimendu sakonaren eta ekimen enpresarialerako gaitasun nabarmenaren ondorio. Berezitasun kultural, ekonomiko, industrial eta fiskal nabarmenak ditugu, eta autonomia politiko altua dugu (gobernu autonomoa, Foru Aldundiak), bai eta autonomia fiskal altua ere (geure Ogasuna baitugu).



Profil geografiko eta demografikoa.
7.234 km2-ko azalera eta 2 milioi baino gehiagoko biztanleria izanda, populazio-dentsitatea 300 biz/km² ingurukoa da. Espainiar estatuaren zati gara eta iparraldean Frantziarekin eta Kantauri itsasoarekin dugu muga.

Indargune industriala eta ekonomikoa
BPG per capita indizea 136koa zen 2009an (Europar Batasunaren batezbestekoa 100 izanik); beraz, Luxenburgoren atzetik, Europar Batasuneko herrialdeetan bigarrenak gara eroste-ahalmenari dagokionez.
Indar ekonomiko horren arrazoietako bat gure tradizio industrial luzea da, industriari lehiakorra izateko eta, oro har, kanpo-merkatuetan -Europakoan, batik bat- partaidetza altua izateko aukera eman diona.

Gehiago jakiteko: www.euskadi.net


Cleantech proiektuak

Planta siderúrgica de referencia medioambiental en Sestao

Calidad del aire En la década de los años 70, en el Bilbao Metropolitano, en un ámbito geográfico de 15 x 10 km, se encontraban instaladas una siderurgia integral, dos centrales térmicas, plantas de sulfúrico, una refinería, varias empresas químicas, vidrieras

Parques fotovoltaicos en Italia

Fotovoltaicas Los Parques solares de GUASCOR en las regiones de Lazio y Sicilia, con una potencia de 10,5 MW, han sido equipados por ZIGOR con inversores modelo Sunzet de 125 MV.

Microphilox

Valorización de biogas de vertedero Proyecto LIFE premiado internacionalmente que ha supuesto la instalación de la primera microturbina funcionando con biogás de vertedero. El sistema permite además la eliminación biológica de SH2 (corrosivo) y de siloxanos en el biogás.