Gu aukeratzeko 15 arrazoi

Cleantech merkatuetan ditugun indarguneak eta aukerak

01. Kaudimena eta seriotasuna

Europan herri-zor txikiena dugun eskualdea gara (BPGrekiko % 5, 2009an).

Gainera, gure sektore industrialaren tradizio luzeak enpresa-bilbe sendo eta jasangarriaren seriotasuna bermatzen du, irauteko bokazioa eta epe luzerako ikuspegia duena.

02. Abangoardia teknologikoa

Mundu-mailako abangoardiako produktu eta zerbitzu berritzaileak ari gara ikertzen eta garatzen, onenekin edo onenen maila berean. Puntako garapenak ditugu Cleantech sektore guztietan. Euskal enpresek I+Gan egindako zuzeneko inbertsioa BPGaren % 1,34 izan zen 2007an (% 0,71 eta % 1,17, hurrenez hurren Espainian eta Europan).

03. Produktibitatea

Gure sektore ekonomikoaren produktibitatea Europako hirugarrena da, 2009an 130,3ko indizea erdietziz (Europako batezbestekoa 100 izanik).

04. Kokapena

Europaren hegoalderako atebide ezin hobea gara munduko edozein tokitatik etorrita ere. Kostan gaudenez, itsaso bidezko irisgarritasuna erabatekoa da. Lehorretik, berriz, Pirinioak saihestuta iberiar penintsula (Espainia eta Portugal) Europarekin komunikatzen duen korridore naturalean gaude.

05. Komunikazioak eta logistika

Ahalmen handiko komunikazio-azpiegitura modernoak ditugu, bai lehorretik (autobide- eta autobia-sarea, trenbideak), bai itsasoz (lehen mailako bi portu komertzial ditugu, eta Atlantikoko itsas autopistan gaude), bai airez ( 3 aireportu) eta estazio intermodalak ere baditugu. Eskaintza logistiko integrala dugu. Telekomunikazio-azpiegitura moderno eta integrala ere badugu.

06. Hizkuntza

Gaztelaniak (hizkuntza koofiziala) Latin Amerikarekiko eta Europako gainerako herrialde latinoekiko komunikazio natural eta ezin hobeak bermatzen dizkigu. Ingelesak, haur-hezkuntzan eta lehen eta bigarren hezkuntzan ezinbestean irakasten den hizkuntza, munduarekin lotzen gaitu.

07. Clusterizazioa

Hamabi cluster elkarte eta hamar asoziazio sendo eta kaudimentsu ditugu. Enpresen arteko asoziazionismoa eta elkarlana oso errotuta daude eta gaitasun sinergikoak eragiten dituzte, balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen dutela.

08. Zerga txikiak

Europan diren Sozietateen gaineko zergarik txikienetako bat daukan errejimen fiskal autonomoa.

09. Inbertsiorako laguntzak

Oso laguntza bariatua eskaintzen dute Euskadiko erakundeek, besteak beste: inbertsioari laguntza aurrerakin itzulgarrien bidez, interes txikiko maileguen bidez, alokairu-kontratu onuragarrien bidez, pizgarri fiskalen bidez zein lanbide-heziketaren bidez, enplegua sortzeko laguntza, I+G eta ingurumen-babeseko proiektuetarako diru-laguntzak, Parke teknologikoak ezartzeko diru-laguntzak, etab.

Gehiago jakiteko: www.euskadi.net

10. Cleantech-erako berariazko kenkari fiskalak

Zergak Euskadin ordaintzen dituzten enpresek Teknologia Garbien Euskal Zerrendan dauden Cleantech-etan inbertituz gero, inbertsioaren % 30 deduzitu dezakete Sozietateen gaineko zergan.

11. Erakunde publikoen erabateko elkarlana eta babesa

Erakunde eta gobernuko erakunde espezializatu sendo eta nazioartean ospe/izen handikoek, hala nola EVEk (Energiaren Euskal Erakundea), IHOBEk (Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoa), Innobasquek eta SPRIk, aktiboki babesten dute euskal enpresen sektorea haren berrikuntza-, eraginkortasun- eta lehiakortasun-profila areagotzeko.

12. Prestakuntza eta trebakuntza

Europar Batasun osoan zientzia eta teknologia alorretan goi-tituludunen indize handiena dugu, Europako batezbestekoa halako bi.

Nazioartean ezagunak eta aintzatetsiak diren unibertsitate eta ingeniari-eskolak ditugu, hala nola Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroakoa, Deustukoa eta Mondragon Unibertsitatea.

13. I+G+b sarean

Saretek-ek, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak, 90 I+G+b erakunde pribatu nahiz publiko biltzen ditu: zentro teknologikoak, ikerkuntza kooperatiboko zentroak (CIC), laborategiak, enpresetako i+G unitateak, unibertsitateak, eta abar. Horiek guztiek bat eginik jardunda, konponbide teknologikoak ekartzen dituzte garapen espezifikoetan.

14. Parke teknologikoak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak (Saretek) lau parke teknologiko ditu. Teknologia altuko enpresak, ikerketa-zentroak eta zerbitzu aurreratua ematen dutenak ezartzeko aukera, industria-jarduerekin batera eta osagai berritzaile askoko zerbitzuekin batera ematen duten azpiegiturak dira. Arabako (Miñao), Bizkaiko (Zamudio), Gipuzkoako (Miramon) eta Arrasateko parke teknologikoak dira.

15. Zoru industriala

Zoru industrialeko eskaintza zabala dago lurraldearen puntu estrategikoetan. Enpresa guztientzako moduko poligono industrialak daude, lursailetan bertan beharrezko zerbitzu guztiak eskaintzen dituztenak. Sprilur sozietate publikoaren Industria Lurrak programak kondizio ekonomiko erakargarriak eskaintzen ditu lurra erosteko, izapideak erraztuta.


Cleantech proiektuak

Zonas verdes como pequeños reductos de expansión para nuestras ciudades, Bilbao

Urbanismo sostenible Ejecución de las obras de jardinería de la plaza euskadi y del parque de la campa de los ingleses en abandoibarra.

Guía sectorial de Ecodiseño de Máquina- Herramienta

Ecoeficiencia industrial La guía presenta estrategias sectoriales de ecodiseño orientadas al sector de la máquina-herramienta, ofreciendo soluciones prácticas para incorporar la variable ambiental desde la concepción del producto. Se basa en una metodología de Análisis de Ciclo de Vida.

Acuerdo público-privado

Olores La empresa Sader, integrante de la Mesa de Olores del Bajo Kadagua (integrada por vecinos, instituciones y empresas), llevó a cabo un estudio olfatométrico y de impacto odorífero de su planta. Como resultado, instaló cleantech para prevenir la generación de